(1991, Ordizia, Gipuzkoa). Jazz Baterian graduatua da Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegian (Musikene). Bertan, Jo Krause eta Guillermo McGillekin ikasi zuen lau urtez. 2016an Master ikasketak amaitu zituen Groningenen (Holanda). Garai honetan, bost hilabetez New Yorkera joan zen, Ari Hoenig, Kendrick Scott, Mark Guiliana, Nate Smith, Ziv Ravitz eta Nasheet Waits bezalako jazz artista handien eskolak jasoz. Gaur egun, The Machetazo, Primital (Santi Ibarretxe) eta Griffo proiektuetako kide aktiboa da. Honez gain, bere proiektu pertsonala, ,Mikel Urretagoiena, Trio martxan jarri berri du. Bertan azken urteetan konposatutako kantak bildu ditu formatu akustiko eta intimoago batera eramanez; piano, baxu elektriko eta batería hirukotean. Estatuko eta nazioarteko artista ospetsuekin lan egin du, hala nola Perico Sambeat, Jorge Rossy, Rachel Therrien, Alina Engibaryan, Julián Maeso, Iñigo Bregel, Guru Miran, Kukai Dantza Konpainia eta abar.
Oinarrizko diskografia
TREZZ “Venga que sí” (2023, Errabal Jazz)
THE MACHETAZO “Searching Hard” (2022, Errabal Jazz)
PRIMITAL “Zinc” (2022, Compact Disc Digital Audio)
THE MACHETAZO “A Vision In A Dream” (2019, Errabal Jazz)
ANDER GARCÍA TRIO “Amahiru” (2019, Errabal Jazz)
THE MACHETAZO “1290 Prospect Place” (2017, Errabal Jazz)
MIKEL URRETAGOIENA “Denbora” (2024, Errabal Jazz)