Moebius estatuko eta nazioarteko jazzaren esparruan ondo ezagunak diren lau musikarik osatutako proiektua da; Gianni Gagliardi saxo tenorrean, Roberto Nieva saxo altuan, Dario Guibert kontrabaxuan eta Miguel Benito baterian. Proiektu hori sendotua dago, 2019an argitaratu zuen izen bereko lehen lana eta 2024. urtean “Tejidos” bigarrena.
Moebius musika testura gogoangarriak egitera bideratutako proiektua da, soinu-espazio berriak eta pertsonalak arakatuz: nazioarteko proiekzioa duen jazz garaikidea. Ehunak dira hari ikusezin horien, marra sotil horien emaitza batua eragiten dutenak, gure zentzumenak une bakoitzeko hizkeraren bidez gozaturik.