Alberto
Gonzalezek (6nemen9, Uler-600 eta Aterking taldeetan ibilitako musikariak) Xabier
Montoiaren Anfetamiña poema liburuari
musika jartzeko sortutako proiektua da Muga.
Bilboko rock alternatiboko
eszenan ezagunak diren bi musikari dira taldean —Iñigo Romera baxu joleari
(Cancer Moon, Los Clavos, Cujo, El Inquilino Comunista, Basurita…) eta Iñigo
Egillor bateria joleari, (Gringo Arana, Billy Bao…)— eta Itziar Beristain
abeslariarekin batera erabaki zuten ohiko rock taldearen moldea gainditu eta
proiektu multidiziplinar bat osatea, zeinean musika eta hitzekin batera, alderdi
bisualak garrantzi handia izango zuen. Arlo horretaz, Euskal Herriko rock
eszenarekin harreman estua duen J.A. Areta Goñi Juxe argazkilaria arduratzen da.