Mugaldekoak

Literatura, pop-rock, folk eta country kutsuko musikarekin uztartzen duen proposamen honek baditu hainbat aurpegi ezberdin, mugak bezainbeste. Izan ere, muga eta bere inguruabarrak ditu ardatz: Euskal Herria bitan zatitzen duen muga eta mugaz bertzaldeko mugalariak elkartzen dituena; gizarte honetako oztopo gaindiezinak; barne-mugak eta bertan bizi diren izakiak. Mugaldekoen kantuak dioen bezalaxe: bistan da kanpotik nahiz barnetik ezarritako mugen arabera bizi garela. Bizitza honen lau pareten artean. Egitasmoak Edu Zelaietaren bigarren poema liburua du abiapuntu, Mugaldekoak, SUSA argitaletxeak 2004an argitaratua. Bigarren etapan hauek dira MUGALDEKOAK :Edu Zelaieta: Testuak eta irakurketakBeñardo Goietxe: Ahotsa, gitarra elektrikoa eta gitarra akustikoaRaúl García Etxeberria: Gitarra akustikoa, zerra musikala, harmonika eta ahotsa Mattin Sorzabalbere: kontrabaxua, soinu txikia, xirula eta txalaparta

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com