1995ean elkartu ziren boskote gisa eta kontzertuetan oinarrituko da euren iharduera musikala lau urtetan zehar. Bitarte horretan maketa bat grabatu eta errekopilazio CD bitan parte hartu zuten. Urte berean eta 80 bat kontzertu jo ostean, boskote izatetik laukote izatera igaro ziren, bestelako talde kotzeptu bat hartu eta taldea eraberrituz. Euren lehen iraupen luzeko lana 2000ko maiatzean grabatzen zuten. Egun Logela kolektiboarekin batera antzerkia,rocka eta irudiak batzen dituen multimedia ikuskizuna eskeintzen dute.