Olatz Garcia-Ergüinek heziketa liriko sendoa izatearen bermea du, baita ibilbide profesional oparo batena ere: Bizkay Bay Jazz Collective eta Ados Jazz Band bezalako proiektuak, jaialdi eta zuzeneko emanaldi ugaritan parte hartua, eta 2022an Miguel Salvadorrekin bere lehen lana argitaratu izana.
Olatz Garcia-Ergüin bilbotar abeslariak burututako lan hau koherentzia artistikoaren ariketa ederra dugu, ikuspuntu pertsonal eta egiati batetik erakusten digu zelan heldu Ipar Amerikako jazz musikaren benetako book-ari.