Olga Pyekur & Alex Comín

2000garren urteaz geroztik Espainian kokatuta, Olga Pyekurrek Nafarroako Goi Mailako Kontserbatorioan egin zituen ikasketak kontrabaxuko espezialitatean, eta ohikoa da Aragoiko jazz eszenan. Ibilbide luze eta emankorra berea Mila & the Hard Swingers, AcuJazz, Mariano Conget Trio edo M-Jazz Trio bezalako taldeetan lan eginez Lara Hoevenaar abeslari holandarrarekin eta Maribel Vistel pianista kubatarrarekin batera.

Bestalde, Alex Comin gitarrajole eta konpositoreak Jazz Interpretazioko goreneko graduan ikasi zuen Nafarroako Goi Mailako Kontserbatorioan. Aragoiko jazz eszenako ezinbesteko musikaria da egun eta The Cominmens izeneko proiektuaren buru izateaz gain, Marko Djordjevik, Pilar Almalé, Javier Callén, Thomas Kretzschmar, Andres Rotmistrovsky, Viki Lafuente, Cuti Vericad, Ernesto Larcher Sextet eta Bitácora Project musikariekin lan egin du, besteak beste, 25 urte luzeko ibilbide musikalean. Gitarra elektrikoko irakaslea ere bada Cittá di Roma Kontserbatorioan.

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com