OMG (Oscar Muñoz Group)

Oscar Muñoz goi mailako tituluduna da jazz espezialitatean baxu elektrikoarekin. Irakaskuntzaren esparruan etengabeko jarduera izateaz beste, Guarana, Complices, Brendan Croskery edo Lucia Perez artistekin kolaboratu du, Huecco, Boni (Barricada), Txuma Flamarique edo Cherokee Big Band taldeen diskoetan parte hartuz.

Oscar Muñoz bera baxu elektrikoan eta konposizioetan ez ezik, Alberto Arteta saxofoi jotzaile nafarra, Francesco Casali pianoan eta teklatuetan, Luis Gimenez gitarran eta Juanma Urriza baterian dituen OMGren (Oscar Muñoz Group) abiaraztearekin batera, ibilbide luze eta emankorra. Eskarmentu handiko musikari sorta bikaina, interpretatzaile gisa ibilbide luzea egindakoa hala bere proiektuen buru gisa nola Jean Marie Ecay, Andrzej Olejniczak, Marco Mezquida, Iñaki Salvador, Mikel Andueza, Pirineos Jazz Orchestra, Cherokee Big Band, Chriss Higgings, Guillermo Klein, Bob Sands edo Angel Unzu artistekin elkarlanean. Irakaskuntzarekin eta prestakuntzarekin konpromiso argia duten lau musikariok arlo hori gainditu eta beren jakintza eta talentu guztia musikari eta konpositore nafarraren sorkuntzen zerbitzura jartzen dute, Stick izeneko lehen emanaldi hau emaitza bikainekin gauzatuz.

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com