Bi taldeon sorreran eta garapenean Jesus Sudupe Patta-k (ahotsa eta gitarra) eta Luciano Martin Luka-k (baxua) parte hartu zuten. Ia 25 urte geroago, 2010. urtean, Patta eta Luka berriz elkartu ziren eszenatoki batean, beste zenbait kidez lagundurik, Dirección Obligatoriaren kantu zaharrak berriz jotzeko, baita Pattak urte hauetan euskaraz sorturiko abesti berriak aurkezteko ere. Itzulera hark jarraipena izan du eta urrats bat aurrerago emanez, gaur taldea Iker Arrazola –bateria-, Itziar Beitia (teklatuak) eta Iñigo Aranbarriren (tronpa) ekarpenekin osatzen da. Horren emaitza da Patta eta Sendaezinak, beste katebegi bat Urola bailarak.
Entzun: Aspertuta
mp3