Helena Casas eta Marc Marcé kataluniarrek osaturiko musika taldea da
2princesesbarbudes; haurrentzako eta familientzako ikuskizunak eskaintzen ditu.
Pilarik gabeko jostailu-tresnekin egiten dute musika. Pop estetika minimalista eta poesia letra burutsuak dituzten abestiak interpretatzen dituzte.
Printzesak abestu eta bizardunak mikrofonoak jartzen dituela esan genezake. Baina era berean esan genezake emakume bizardunak marraztu eta printzeak akordeak interpretatzen dituela. Horra hor bizardun printzesa eta printzesa bizarduna. Gitarra arrosen, igel-maraken eta plastikozko tronpeten artean aurkituko dituzue Marc Marcé eta Helena Casas musika baxua egiten jende baxuarentzat. 2princesesbarbudes ikuskizunean abesti ezagunak eskainiko dira % 100ean jostailu diren tresnekin. mp3