Rafa Aceves pianista bilbotarra eskarmentu handiko musikaria dugu, 1992an hasi zen bere ibilbide profesionala. Prestakuntza autodidaktikoa izanik ere, Musikenen lizentziatu zen piano-jazz interpretazioaren alorrean.
Musikagilea, moldatzailea eta saio-musikaria denez lan ugari egin du soinu banda, dokumental eta telebistarako. Txuma Murugarren, Petti, Doctor Deseo, Atom Rhumba eta Mamba Beat artistekin lankidetzan aritu da luzez, eta Cristina Narea abeslari eta konpositore txiletarraren laguntzaila izan da Viento Sur proiektuan.