Ramón García Lara

Ramon Garcia pianojolea tituluduna da Iruñeko Pablo Sarasate Goi Mailako Musika Kontserbatorioan. Ganbera Musikako Goi Mailako Irakaslea eta Pianoko Goi Mailako Irakaslea, Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioan jazz ikasketekin osatu du bere prestakuntza.

Bere proiektu propioa -Luces del Norte- zuzentzeaz gain, kolaborazio ugari egin ditu Jade Caravan, Iñaki Rodriguez Quintet, Deborah Carter Quintet, Mikel Andueza, Iñaki Askunze, Jorge Pardo eta Bob Sands artistekin . Pianista eta zuzendaria Pamplona Jazz Orchestra meets Ilja Reijngoud diskorako, nafar honek jarduera artistiko etengabea eta Noaingo Julian Gayarre Musika Eskolako irakasle lana uztartu ditu.

Bakarkako lehen lan honetarako, musikari ezagunenetako bi aukeratu ditu bidelagun agermenerako: Hilario Rodeiro baterian eta Kike Arza kontrabaxuan.

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com