Euskal Herri luze zabalean aritu izan zen RIP taldea bere kantuekin eta indarrarekin. Belaunaldi batek jarraitu izan zuen ibilbide hau zuzenean eta ondorengoak euren kantuak entzunez. Eta, ezer gutxi sakondu izan bada ere, talde honen izena eta izana abesti batzuek baino gehiago izan zen.
2003. urtean, RIP taldeko abeslaria Karlos Agirreurreta Mahoma hil zenean, Arrasateko bi kazetarik hain esanguratsua izan den punk talde honen gaineko dokumental bat egitea erabaki zuten. Horrekin batera, 80ko hamarkadaren erretratu txiki bat eginez.