STEINBERT / COBOS QUARTET

Alein Steinbert eta Alex Cobo ospe handiko gitarrajole eskarmentatuak ditugu, bien arteko kidetasun eta eragin amankomunak jazz garaikidearen eta musika inprobisatuaren eremuetan kokatzen dira. John Scofield, Joel Frahm, Mike Stern edo Leo Genovese bezalako izen nabarmenen ikaslea, Alein Steinbertek ibilbide luzea egin du konpositore eta gitarrista gisa, eta 2019an kaleratu zuen bere lehen lana  lider gisa, Tiempo presente (orainaldia). Perico Sambeat, Lucia Martinez, Gustavo Diaz eta Steinar Nickelsen artistekin kolaboratu du. Peter Bernstein, Jesse Van Ruller edo Vicente Archer mailako maisuen tutoretzapean, Alex Cobo gitarrista madrildarra jazz eszenako figura garrantzitsuenetako bat bihurtu da denboraren joanean hainbat proiektutan parte hartuz,  bere konpositore eta gitarrajole ildoa irakaskuntzaren arloko jarduera uztartuz etengabe .

2018an Malagako Jazz eta Musika Modernoaren Mintegian azaldu ondoren elkarrekin abian jarri zuten proiektua bikote formatuan eta bi urtetan emanaldi ugari eman ondoren, taldea laukote izatera zabaldu zuten. Lehen lan hau burutzeko Ander Garcia euskal kontrabaxu jolearen laguntza izan dute. Musikenen lizentziatutako musikaria da, eta Ttun Kurrun zein Hiru disko ospetsuek funtsezko figura gisa sendotu dute panoramaren barruan.

Ander bezala, Nacho Megina bateriajole andaluziarra Musikenen lizentziatua da. Andaluzia Big Bandeko kide fundatzailea eta Antonio Serrano, Carlos Martin, Carlos Barreto edo Jorge Pardo ezagunen ohiko kolaboratzailea. Estatuko jazz garaikideko nahitaezko erreferentea da, eszenak gehien eskatzen dituenen artekoa dugu.

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com