Koldo Soret (ahotsa eta gitarra), David Gil “Gilito” (baxua) eta Ibon Etxebeste (bateria) denbora pasatzeko elkarrekin jotzen hasi ziren Donostiako Intxaurrondo auzoko Letama gaztetxean, eta berehala jarri zuten martxan Surfin Kaos. 2003an maketa kaleratu ondoren bi disko kaleratu dituzte: Bizzionbizzi (Oihuka, 2005) eta Tryphyllon (Gaztelupeko Hotsak, 2007).