Jazza baino gehiago, musika modernoa egin nahi zuen Teresa Zabalzak Iruñeatik Bartzelonara jo zuenean eta bertan ezagutu zituen egun bere boskotea osatzen dutenak: Alejandro Mingot gitarran, Miguel, Pintxo, Villar saxuan, Iosu Izagirre kontrabaxuan, eta Hasier Oleaga baterian.
2004ko neguan Euria izeneko diskoa kaleratu zuten eta bertan Carme Canela kantariak hartu zuen parte.
Swing, cha-cha-cha eta bolero doinuek bat egiten dute jazz pasarteekin, betiere askatasunaren izenean, diskoan eta euren zuzenekoetan.