Rhythm and Blues deitu obsesioak jota dauden bost
lagunen historia da honakoa.
Gasteizen kokatu behar dugu hasiera, 1988ko uda beroan.
Hutsetik abiatu eta gogotik lan eginda penintsulako erreferentziazko talde
bihurtu zen 90. urteetan musika beltzari dagokionez.
Hamar urtez lanean etengabe eman eta gero, Estatuan eta Europako hainbat
herrialdetan 300dik gora emanaldi eskaini eta 3 LP eta hainbat single eta
bilduma plazaratu ostean, desegin egin zen taldea 1998an.
2013ko martxoan agertokietara azaldu ziren berriz ere
plazer hutsez, inolako presiorik gabe, taldea desegin zenetik joandako denbora
tarte horretan ez baitzuten amaierarik izan lehengo zaleek egindako deiek, ez
eta taldearen lanaren berri izan zuten musikazale berrien deiek ere, azken
horiek ordurako ezin zuzenean ikus baitzezaketen taldea.
Mojo Working eta Black is Back bezalako erreferentziazko
jaialdi berezitu batzuetan eta areto garrantzitsuetan kontzertuak eskaintzen bi
urte eman eta gero, disko berri bat kaleratzeko erabakia hartu zuen proiektuari
halako osotasun bat emateko. Horrenbestez, 2016ko otsailean, asteburu bakar
batean, “Everything is Changing” LPa erregistratu zuen Gijóngo Circo
Perrotti estudio analogikoan, Jorge Explosiónek ekoitzia. Lan hori adtozen
hilabeteetan kaleratuko da, eta bertara biltzen dira taldearen ardatz
izandakoak: 50. urteetako Boogiea aho-soinuarekin, 60. urteetako Soula eta
Rhythm & Blues cool-ena, eta 70. urte amaierako Pub-Rocka. Luxuzko lana da,
metalen sekzio osoarekin eta merezi duen soinu apartarekin.
Zuzeneko emanaldietan indar handiko taldea denez, milaka
kilometro egin izan ditu, eta maila handiko musikariekin partekatu izan ditu
agertokiak, estilo desberdineko hamaika musikarirekin, horien artean aipagarri,
besteak beste, Wilko Johnson, Nine Below Zero, Barrence Withfield, Bill Thomas,
Kenny Neal, Ian Dury, The Blues Brothers Band, Lazy Lester, Melvin Davis, Eli
Paperboy Reed eta Swamp Dogg. Talde honen emanaldi bakoitza benetako jai
bihurtzen da, hori bat, “Soulful Rhythm & Blues” etxeko
markarekin.
Normal
0
21
false
false
false
ES
X-NONE
X-NONE
/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-priority:99;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin-top:0cm;
mso-para-margin-right:0cm;
mso-para-margin-bottom:10.0pt;
mso-para-margin-left:0cm;
line-height:115%;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:11.0pt;
font-family:”Calibri”,”sans-serif”;
mso-ascii-font-family:Calibri;
mso-ascii-theme-font:minor-latin;
mso-hansi-font-family:Calibri;
mso-hansi-theme-font:minor-latin;
mso-fareast-language:EN-US;}