Robert Dahlqvist, Hellacopters gitarristaren taldea duzue hau. Thunder Express izena MC5ren kantu batetik hartu zuen 2004ean eta Rolling Stones, Faces eta Cheap Trick uztartzen zituen bere estreineko diskoan, rock&rolla jotzean sentitzen duen plazera erakutsiz. Republic disgrace disko berrian ez da horrekin bakarrik konformatu eta aurrerapauso handia egin du kantuen konposaketan eta moldaketetan. Emaitza goitik behera disfrutatzen den rock&roll klasikoko diskoa da. Suediako meategi agortezinetik ateratako urrea.

Thunder Express
Ez dago kontzerturik
Ez dago hemerotekarik