Tobias Meinhart 2008an sortutako banda baten buru da, eta ahalmen interpretatibo handiko interprete gazteak ditu lagun. Lou Lecaudey tronboi-jotzailea ia-ia lider bihurtzen da egiten dituen solo guztietan, eta agintedun soldadu trebe moduan agertzen zaigu. Taldeko bi “aurrelariei”, Tom Berkmann kontrabaxu-jotzaileari eta Valentin Schuster bateria-jotzaileari, koltxoi erritmiko bat eskaintzen diete, haien garapen melodiko eta harmonikoak gauzatzeko. Aipamen berezia merezi du Lorenz Kelljuber piano-jotzaile gazteak, batzuetan atzeguardian eta beste batzuetan bidea irekitzen dagoenak. Mutiko horren egia musikalak atsegina eman eta konbentzitu egiten du, esku ezker oso ona duelako eta… isiltasunaren balioari buruz badakielako.