Vespa Groove

2009. urtean Kantabrian sortutako proiektua da Vespa Groove. Jazz fusion egiteko boskoteak osatu zuen hasierako banda, Chisco Villanueva saxoan, Rafael Santana teklatuetan, Javier García Escudero gitarran, Toño Gutierrez baxu elektrikoan eta Rodri Irizabal baterian. Bandaren lehenengo urtean, Kantabria osoan barrena euren gaiak eta jazz fusion moldeko cover-ak eskaini eta gero, hasierako planteamendua eta bandaren formatua erabat aldatzeko erabakia hartu zuen taldeak, eta bere soinua soul eta funk moldeetara lerratzen hasi zen. Lehenik Macarena Soto “Maki” abeslaria bildurik eta gero une honetan Benjamín Blanesek (tronpeta), Edu Dizek (tronboia) eta Chisco Villanuevak (saxoa) osatzen duten metalen sekzioarekin, betiere euren gaiekin eta atzoko eta gaurko soul eta funk estiloetako gai handien cover-ekin osatutako errepertorioa lagun, Vespa Groove osatzen duten 8 lagunen soinu sendoak energiaz beteriko ikuskizun bihurtzen dute kontzertu bakoitza, izan ere, nekez eutsi dakieke oinei geldirik talde honen emanaldietan..
 
Entzun : House Party (Fred Wesley)
mp3

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com