Jazz garaikidearen eta inprobisazioaren ikuspegitik musika originala konposatzeko kezkatik sortu da proiektua. Hainbat formaziorekin, beti gertuko musikari handiekin, Victorrek konpositore eta bakarlari gisa garatzen du bere alderdia, musikarien arteko komunikazioa sendotzea eta berezko unibertso bat eraikitzea bideratzen duten elementuak bilatuz, jazzaren estetikaren konposizio formala eta berezkotasuna elkarrekin bizi daitezen.
Victorrek erakutsi duen sentiberatasun handiaz eta gitarra menderatzeko trebetasuneaz gain, bere musika konposatzearen aldeko apustua egin du. Victor Anton Group proiektuarekin konposizio propioko 3 disko grabatu ditu Errabal zigiluarekin editatuak (Motion, Changing Gears eta Centennial Light), baita beste bertsio lan bat ere (Standards Session). Era berean, beste musikari batzuekin elkarlanean aritzen da jazzaren eta sustraiko musiken inguruko hainbat proiektu artistikotan.
Une honetan laukoteko grabazio berri bat prestatzen ari da, estatuko eta Europako jazzaren panoraman aski ezagunak diren musikariekin batera.
Blue Mood



