1987. urtean egin zituen aurreneko urratsak dantzan, ikuskizunen konpainia txiki batean, dantzari nagusi gisa, New Face izenarekin, eta Bartzelonako hainbat aretotan aritu zen. 1992-an Almeriara joan zen eta Jazz-aren munduan murgildu zen Paco Rivas (gitarra jotzailea) maisuaren laguntzarekin, musikagintzan asko ikasten lagundu zionarekin. Harekin eta Diego Cruz-ekin (ahotsa) “Acoustic Soul Trio” hirukotea sortu zuen, jazz-aren gai estandarrak bertsioneatzen zituen taldea.
Larry Martin Band taldean abeslari gisa hainbat urte eman ondoren eta diskografiaren munduan hainbat esperientzia bizi ostean, bere berea izan zuen proiektuari ekin zion Back to the 40s lanarekin. Lan honetan Jazz eta Blues musiken hastapenetako ezpirituari heldu nahi izan dio, esklabuen bizitzari lotutako doinu afro-amerikarrak berreskuratu nahi izan ditu, baita emozio handiko baladak ere, hauek ere oso hurbil baitaude bluesaren eta beltzen musika ezpiritualen hizkuntzetatik.
Horrexegatik dugu pianoa ez baizik eta gitarra protagonista, gitarra estu lotuta baitago landa eremuko musika beltzaren sustraiekin.
Entzun: No Sense.
mp3