Zaharregia, txikiegia agian

“Zaharregia, txikiegia agian” izena berak eginiko euskarari buruzko poema batetik hartu zuen Kirmen Uribek, zabaldu nahi duen mezua laburbiltzen baitu: “Euskara, Euskal Herria, agian, zaharregia, txikiegia dela gaur egungo garaietarako, baina azken finean, euskaldunok munduari begiratzeko modu jakin bat eskeintzen dugu, bizitzeko eta sentitzeko modu bat”
Azken aldiko literatura, musika eta irudiak elkartuz, gure garaiko kezkak modu garaikide eta garbian adierazten dira. Era berean, kultura arlo ezberdinetan aritzen diren bost euskal sortzaile batzen ditu —poesia, kantagintza, filmak, irudigintza eta rock alternatiboa—, denak ere bakoitza berean bide berriak urratzen.

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com