ZZ Blues Band

Normal
0
21

false
false
false

MicrosoftInternetExplorer4

st1:*{behavior:url(#ieooui) }

/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”;
mso-ansi-language:#0400;
mso-fareast-language:#0400;
mso-bidi-language:#0400;}

ZZ
Blues Banden lehen diskoak ingelesez eta euskaraz abesturiko zortzi kantu
biltzen ditu taldearen aurkezpen txartel gisa. Zortzi kantu fresko, alai eta
erritmoz beterikoak. Taldeari izena ematen dion abestiak bluesari heltzen dio
diskoa irekitzeko, entzuleari berehala gertukoa egingo zaion melodia batekin; Feeling R&B kantuan dantzarako funk
erritmoak eta ahosoinu eta gitarra biziak batera doaz harmonia ederrean; musika
bidaiak Denbora luzea errepidean
kantu akustikoarekin jarraitzen du, zeinak mendebaldeko countryrantz
garamatzan, eta bidenabar Mikel Garikoitz
& Denali
gogora ekartzen digun; maitaleen arteko tirabirei buruzko kantuek
genero bat osatzen dute musika beltzean, eta What if I say? da Zuhaitz Zatitxuak Blues Band-ek egiten duten
ekarpena, kontzertuetan entzuleekin kantuan aritzeko abesti egokia; segidan,
diskoko bi bertsioetako lehenengoa heltzen da, Muddy Waters handiaren Hoochie Coochie Man klasikoa: harekin
ausartu eta onik atera da laukote gaztea; Relaxing
boogie
horixe da, erlaxatzeko kantu bat, taldekideek euren burua biluzteko
baliatzen duen momentua; doinu dantzagarriak berehala itzultzen dira Funky doinuen lurraldean abestiarekin;
eta diskoa ixteko, beste klasiko baten moldaketa, ZZ Topen La Grange,
zeinari aho-soinua eta bere nortasuna erantsi dizkion taldeak.
Entzun: Zuhaitz Zatitxuak Blues Band
mp3

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com