Normal
0
21
false
false
false
ES
X-NONE
X-NONE
/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-priority:99;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin-top:0cm;
mso-para-margin-right:0cm;
mso-para-margin-bottom:10.0pt;
mso-para-margin-left:0cm;
line-height:115%;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:11.0pt;
font-family:”Calibri”,”sans-serif”;
mso-ascii-font-family:Calibri;
mso-ascii-theme-font:minor-latin;
mso-hansi-font-family:Calibri;
mso-hansi-theme-font:minor-latin;
mso-fareast-language:EN-US;}
Entzun: Sutondoan
2016ko
irailean bi egun eman zituen taldeak Talavera de la Reinako Black Hill
estudioetan, bertan eman zion behin betiko forma bere lehenengo albumari. Izan
ere, aipatu estudioetara ezin hobe ekarri ditu zuzeneko emanaldien bizitasuna
eta bat-batekotasuna taldeak, funtsean diskoa zuzeneko emanaldietatik
grabatutako zatietan oinarrituta apailatzeko
erabakia hartu zuelako, taldearen soinuari berezkoa zaion atmosfera bero eta bizi
hori lortzeko; horretarako oso lagungarria gertatu zitzaien estudioetan
nahasketa analogikoak egiteko mahai bat izatea. Diskoa osatzen duten
konposizioak, gure garaiko material berria bezain freskoa eskaintzen baitute,
erritmo, harmonia eta moldaketa bihurrien nahasketa landuak dira, inprobisazio
pasarteetan bakarlariek beren esplorazioak egiteko ingurune aparta bihurtzen
dute musika. Taldearen lehenengo lanaren izenburuak –1290 Prospect Place–
zuzenean egiten dio erreferentzia gerora grabazio honetan islatuko ziren giza
esperientzia aberasgarri haiek bizi zituzten eta taldearen soinua finkatu zuten
Brooklyn auzoko apartamentu txiki hari. Lehen adierazi dugun Toledoko hiri
horretako estudioetan egin ziren moldaketa lanak, eta ondoren Holandan egin
ziren masterizazio lanak.
Jorge Castañeda (pianoa), Daniel
Juárez (saxoa), Nacho Fernández (gitarra),
Darío Guibert (kontrabaxua), eta Mikel Urretagoiena (bateria) musikariek
osatzen dute The Machetazo. Funtsean
jazzean dago sustraituta talde honen musika, baina hein batean urrundu egiten
da generoaren arauetatik, musika estilo honetan ezagutzen ez diren
ikuspegiarekin eta sentimenduarekin interpretatzen eta moldatzen baitu,
rockaren munduko egitura jakin batzuekin parekatzera iristeko moduan, hori bai,
betiere taldearen beraren galbahetik iragazita, zuzeneko emanaldietan
taldekideen artean sortzen den lotura ia telepatikotik etorritako galbahetik
iragazita, bostak baitira nola Espainian hala atzerrian izandako jam session
ugaritan zailduak. Indar handikoak, bizi-biziak eta bikainak dira taldearen
zuzeneko emanaldiak, generoan ohikoak ez diren ñabardurekin aberasten dute
egiten duten musika estiloa. Taldeak egiten duen musikaren sentiberatasunak,
sormenak eta originaltasunak zuzeneko emanaldietan aurkitzen dute bide egokiena
bere emanaldi bakoitza entzulea hotzepel uzteko gai ez den energia positiboko
deskarga bihurtzeko.