Adding strangeness to your sense of beauty since 1998

10 

Entzun MP3-an: METAMORPHICAL

Poetic Babies  musika anabasa handiko taldea, Soul, Hip-Hop, Jazz eta Techno elementuekin osatutako musika eta hitzak nahasten dituena.

Disko honetan entzungo duzu proiektu honen emaitza.

 1- Metamorphical  2- Brand new life  3- Nothing but love  4- Secret  5- Nation Schizo  6- Grab your soul

7- Feel my blood  8- Kathay in my heart  9- Axiom  10- Time  11- Blood&memory  12- Act  13- Lovechild Susan Sontag

 

POETIC BABIES: Adding strangeness to your sense of beauty since 1998 

Talka egiten du musikak nire belarrietan; indarrez sartzen da desorekatzen zaituen ozentasun konplexua. Ez da erraza aditzen jartzea. Pentsarazten dit eta obra horrek zer eskaintzen didan aztertzen ikusten dut nire burua: musika gogorra da, asko eskatzen duena, ulertzen ahalegintzeko gogoak ipini behar dira, amore ematen ez duen musika baita. Bihurria da: erritmoa, doinua, harmonia eta ahotsak ustekabean nahasten dira, eta ez dira ezagutzen errazak diren ereduak hautematen. Hotsa originala da guztiz, ez dago ukatzerik. Zigilu guztiz berezi batekin osatua da, bakar eta esklusiboarekin.
Bada talentu handi bat hots nahasmenduaren planteamendu honetan; hau da, musikaren planteamenduan teori oso bat balego bezala. Kalkulu zorrotzeko filosofia (metafisikoa?) oso bat. Baina pentsamenduaz gaindi, jarraitzeko ahaleginak egiten ditut: zer emozio eragiten dit? Gaztelu edo katedral antzeko baten barrunbearen irudi lausoa datorkit gogora, eta goialdeetan giltzapetutako bat musika ezin ederragoa abesten ari dela ahal dezaken guztia emanez. Musika lirikoa da, baina hotza aldi berean. Bada zer edo zer gotikoa giro horretan.
Musikariak entzuleak nahi ditu, ozenki egiten du haren arima hobe uler dezaten, baina kupula horretarako sarrerak badu oztoporik; ez da guztion artean abesteko musika.

Hondamendizko irudiak hautematen ditut beste pasaera batzuetan… tonuaren mugetan bageunde bezala, entzuten ohituta gauden muturretan. J.G. Ballarden ametsezko munduekin estu lotuta dauden beste irudi batzuk datozkit gogora: Eklipse baten aurrean irudikatzen dut nire burua. Gizonen irudi txiki-txikiak argiantzean, esfera-erdi erraldoi batez inguraturik, bazter batean harrapaturik, gora begira…, eta kanpoan argia da, argi distiranta.
Musika zehatza da; zientzia mailako zehaztasunez osatua eta bikain joa. Lan bikaina da. Lan sakona ere bai. Zalantzarik gabe, artelan handia.

Gorka Lasa

Disko mota: CD
Argitaratze data: 2009/12/04
Artista bereko diskak
Saskira gehitu
Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com