Adi holden

10 

Debagoienean bizi izandako muturreko industrializazio eta post-industrializazio prozesuek eragina izan dute taldekideengan eta hala gelditzen da agerian diskoan: estrukturak, harria, burdina eta paisaia hutsak dira nagusi. Horren aldean, baina, hitzetan galderak dira protagonista, iraganean “baleak irentsi zituenak” eta orain berriro azalera datozenak. Izan ere, gizakiak datozen aldaketetara egokitu beharrean daude, eta beldurra eta desioa dira Adi Holdenekoen hausnarketaren ardatzetako batzuk.

Musikari dagokionez, 90eko hamarkadako espiritu apurtzailea berreskuratu dute, ordura arteko mugak apurtu eta ereduak ireki zituena. Horretarako, melodia eta intentsitatearen arteko ertzetan mugitzen dira ausart, baina arriskua eta mehatxua barneratuta. Pop-rock, noise eta post-rock etiketak besterik ez dira, baina gogora ekartzen dizkiguten hurbileko talde batzuk aipatzearren, Cancer Moon, Ama Say, Ironic Cancer Phobia, Screamin Trees eta Sonic Youth, besteak beste, ezin dira ahaztu.

Disko mota: CD
Argitaratze data: 2010/02/15
Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com