800×600
Normal
0
21
false
false
false
ES
X-NONE
X-NONE
MicrosoftInternetExplorer4
/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-priority:99;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”,”serif”;}
Disko hori alde
batetik Estatu Batuetan grabatua dago, Kid Andersenek grabatu zuen
Greaselanden, eta musikari iparramerikarren laguntza jaso zuen, besteak beste
Andersena berarena, baxua jotzen jarduten
baitu, baina Galizian eman zizkioten azken ukituak, bertan bizi baita
une honetan Adrián Costa. Bikaina da diskoaren hotsa edo soinua.
Bereziki
adierazgarriak dira abestiak aukeratzeko lana eta abesti horiek interpretatzeko
modua, horien artean aipagarri Adrián Costak berak idatzitako “So many People”
eta Fede Aguadok idatziriko “La calle del Ayer” ereserkia.
Dantzatzeko
oinekoak jantzita, errepidean milaka kilometro egin ondoren, milaka ordu blues
jo eta gero, gauzak ezin hobe egin ostean, lehenengo disko hau dakarkigu Costak
betiereko irribarrearekin, erabateko artista egongaitza dela, haren zuzeneko
emanaldiak ezin biziagoak direla, blues eklektiko distiratsuenaren oinordeko
konplexurik gabea dela, milaka tonu, usain gozo eta moldetatik edan duela,
agerian utzirik.
“Adrián Costa
Blues Band” taldeak ongi merezita dauka gu dantzatzeko oinetakoak jantzita
egotea.