Antenna

Kantuak

1. Malkoa.
2. O.H.O.
3. Elektra.        mp3
4. Biok.
5. Plastikozko gauak.
6. Galtzen (We can lose).
7. Antiktonoko maitalea.
8. Egunsentian.
9. Litiozko bihotzak.
10.Aio Speisboy! (1981)
11.Luurik.
12.Antenna.

2002ko urria

Natxo Carmona: bateriak.
Ekaitz Hernandez: baxuak.
Aritz Aranburu: ahotsa, kitarrak eta programazioak.
Iskandar Rementeria: Synth-eak eta Fender Rhodes.
Jose Lastra: soinu teknikaria.

Diseinu grafikoa eta artistikoa: Igor Zorrotzua.
Argazkiak: Iratxe Gallo.
Letrak: Aritz Aranburu.
Musika: Split 77.

Antenna jarrita

Split 77 izeneko laukote baten lehen diskoa duzu eskuartean. Bizkaitik, Deustutik. Talde rockeroa da. Baina, hemen Euskal Herrian “rock” deitzen dugun horretatik aldentzen den musika egiten duen banda. Ez bait dira metaleroak, ezta punkyak, ezta gure labela eraman dezaketen horietakoak ere. Ez, Split 77 entzun eta lehenbizi geratzen zaizuna, bere soinuaren nazioartekotasuna da. Hemengoa den bezala, hangoa edota haratagokoa ere izan bait liteke talde hau. Baina ez, Bizkaikoa da. Deustukoa. Crescendoa-ren errege kantu askotan. Beti intentsitatearen bila. Ez dakit zenbat hamarkadetako rockaren eraginak aitortzen dituzte mutil hauek –Velvet, Bowie, Smashing, Placebo… eta ziurrenik, denetatik utzi dute zerbait abesti hauetan- baina beti oso moderno, dena gaurkotua.

98an izan nuen lehenbizikoz beren berri -Euskadi Gaztea VIII. Maketa Lehiaketako entzuleen saria eraman zutenean- eta hori ere asko eskertzen zaie, lau urte behar izan bait dituzte lehen disko honetara iristeko, eta ez aurretik aukerarik ez dutelako izan. Egungo talde askoren estreinu presa hoiek alde batera utzi eta lokalean eta eskenatokian hezi dira lau gazte hauek. Hazi dira abesti hauek.

Split 77ren Antennarekin -hamabi kantutan- intentsitate, modernotasun… sinesgarritasunez ere bai… eta irekitasunez janzten da Euskal Herrian egindako ROCKa. Hello, Speisboys!(2002)

Joseina Etxeberria

Disko mota: CD
Artista bereko diskak
Saskira gehitu
Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com