Autoblues

10 

Madrilgo “Headroom Estudio” estudioetan grabatua eta Dave Cooleyk Los
Angelesko “Elysian Masters”-en masterizatua,  umore senez eta gibel asmoz beteriko diskoa da
Autoblues”. Bertan biltzen da
penintsulako landa eremuko pertsonaia katalogo oparoa, eta bandak, Blues
bizienetik abiatuta, Deltako ikonografia guztia eramaten du tokian tokiko
errealitatera, betiere hura lantzeko laguntzaile kopuru handiak babesturik eta
askotariko musika tresnak baliatuz, ekoizpen lan bikainari esker lanak oso
izaera eklektikoa eskaintzen duelarik.

 “Prohibido”
eta “Un mundo mejor” gaiek egiten diote sarrera lan honi, Rocketik gertu dagoen sonoritatearekin, Lorenzo Matellán bateria
jotzailearen ekarpen bikaina aipagarri. “Saliendo del camino” gaian Blues klasikoenera itzultzen da banda
shufflearen bidetik askoz ere giro akustikoagoan murgiltzeko eta “Autoblues”
gaian Deltako oroitzapenak
berritzeko. Rockaren eta Bluesaren
erdibidean
, shufflera itzultzen da “Fuckin’ summer” gaia metalen sekzio
osoak lagundurik, “John soy minero” gaian
boogiera
egiteko, gaita bat lagun harturik. Nahitaezko slow-a dakar “Yo
canto Blues” gaiak bere letra ezin burutsuagoarekin, eta bandak berezkoa duen umorea uzten du agerian
“Encuentros” gaiak. Swing moldean
ondutako “Aún me va el motor” eta landako
soinuetara
itzultzen den “Licor de hierbas” gaiek Canned Heaten arrakasta
handienetako bat izandako “Going up the country” gaiaren birsorkuntzara
garamatzate, kasu honetan “Vamos al campo” izenburuarekin. Fender Club aretoan
koru oparoa lagun grabatua, ”Oh mami” gaiak ematen dio amaiera disko honi.

Soinua eta lanketa bikainak izanik, disko dibertigarria eta aldi berean
lotsagabea da hein berean, hango Bluesa da hemen gertuko landako
ikonografiarekin birsortua. Rural Blues Band ez da soilik Blues banda bat.
Segur aski banda bakarra izango da bere abestien bitartez musika mota honen
jatorriaz geroztik betiere presente egon den espiritu zital, ironiko eta umorez bete hori birsortzen.

 
 
Disko mota: CD
Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com