Back to the 40’s

10 

Entzun MP3-an: NO SENSE

Lan honetan jazz eta blues musiken hastapeneko izpirituari heldu nahi izan dio Yoio Cuestak, esklaboen bizitzari lotutako doinu afro-amerikarrak berreskuratu nahi izan ditu, baita emozio handiko baladak ere, hauek ere oso hurbil baitaude bluesaren eta beltzen musika espiritualen hizkuntzetatik.

Horrexegatik dugu pianoa ez baizik eta gitarra protagonista, gitarra estu lotuta baitago landa eremuko musika beltzaren sustraiekin.

 

 New Yorken sortutako Dan Rochlis gitarra jotzailea, jazz eta blues mintzairan oso aditua, da taldearen baitan egiteko garrantzitsu honetaz arduratzen dena. Taldea ibilbide luzeko musikari handi birekin osatzen da: Pablo Martín Caminero kontrabaxu jotzailea eta Daniel García bateria jotzailea. 

Jazz ahostunaren laukote klasiko honi harizko sekzio bat gehitzen zaio –biolina eta biola edo harizko laukotea), eta horrek halako dotoretasuna ematen dio BACK TO THE 40´s lanari, baina konplexutasun fin bat ere, nazio mailako jazz proiektu batean guztiz ezohikoa dena. Harizko musika-tresnen parte hartzeaz gainera, proiektuaren araberako CD honetan Bob Sands, Jorge Pardo eta Moisés Sanchez bezalako artista handiek esku hartu dute.

Agertokia guztiz zaintzen dute, ñabardurak oro ondo zaintzen dituzte, nola jantziak hala errepertorioa interpretatzeko musika-tresnak –guztiak dira 1950. urtekoak baino lehenagokoak–. Halatan, proiektu hau ahantzi ezinezko esperientzia da nola ikus-entzuleentzat hala kritikarentzat. 

BACK TO THE 40´s antzokietan eta auditoriumetan interpretatzeko proiektua da, benetakotasuna eta kalitatea babesten ditu, edozein ikuslerentzat produktu ona, erakargarria eta ulergarria bihurtzen duten alderdiak albora utzi gabe.

Eta hori guzti hori Yoio Cuestaren presentziarekin eta bere ahots paregabearekin, biak ala biak baitira protagonista nagusi.

 

Disko mota: CD
Argitaratze data: 2010/10/19
Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com