Bailout

10 

Troy Nahumko kanadarra eta José Lios Naranjo cacerestarra dira Guitar Not so Slim taldeko buruak. Euren gitarra eta aho-soinuarekin hurrenez hurren, Extremadurako talde onena bihurtu da Moi Martinen baxu elektrikoa eta Lolo Gonzálezen bateria lagun.

Taldearen aurreneko CDak, Gas Money izenburukoak, oso harrera ona izan zuen munduko blues zale eta irrati esatarien artean, baina bigarrena, Bailout izenburukoa, are hobea da, landuagoa. Gaur egun ahotan dauzkagun kontu batzuen aurreko ikusmolde ironikoa agertzen dute album honetan. Bluesa betidanik izan da gizarte aldaketarako eta protesta egiteko ahotsa eta bidea, eta Bailout lanak segida ematen dio aspaldiko joera horri. Abestiak nahaste eklektikoaren emaitza dira, Europa inbaditzen ari diren finantza erreskateen beharra zalantzan jartzen duen bluesetik abiatu eta kirurgia estetikoaren inguruko gogoeta ironikoetara egiten baitu. Horri guztiari eta hots tribalek lagundurik, egungo kontsumismoari buruzko kritika gehitzen diote, eta kirika egiten diote hegoaldeko biztanleen bazkal ondoko lo kuluxkaren eta nagikeriaren inguruko elezahar gaiztoari. Honek guzti honek urteko blues album interesgarrienetako bat bihurtzen du, askotariko albuma.

Disko mota: CD
Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com