800×600
Normal
0
21
false
false
false
EU
X-NONE
X-NONE
MicrosoftInternetExplorer4
/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-priority:99;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”,”serif”;}
Alejandro Di Costanzo-ren musika tangoren
erromantizismoaz ukitua, jazzaren dotoreziaz eraikia eta mediterraneoko kolore
argitsuz jantzia dago eta “Barcino, la ciudad de los prodigios”
guzi horren adierazle ezin ederragoa da. Adierazle eta aldiberean omenaldi.
Eskeroneko pertsona baita Alejandro, eta 2010ko “Lomas” diskoan bere jaioterri den Buenos Aires omentzen bazuen
oraingo honetan 1999tik bere etxe den Bartzelonari eskeini dio bere musika. Era
horretan Alejandro berak konposatutako 8 pieza eta 3 bertsioz (“Arreando” -Tito
Juan, “Como dos extraños” -Contursi/Laurenz eta “Zamba del Laurel” -Tejada Gómez/Leguizamón)
osatutako bilduma hau maitasun osoz atondu eta grabatu du, Bartzelonarako eta
gu guzion gozamenerako.
Dagoeneko 20 urte dira iada Alejandro
Bartzelonan bizi dela eta epe horretan hamaika lagun eta kolaborazio egin ditu,
eta bere piano bikainak bultzatu, babestu eta aberastu dituen disko grabaketa
eta kontzertuen zerrenda amaigabea da. Hiriak eta hiriko jendeek asko eman
diote Alejandrori eta diskoarekin batera idatzi duen notan besteak beste Tito
Juan, Jordi Vidal, Eduardo Mendoza (bere liburu ezagunaren izenburua
erabiltzeko baimena eman eta gero), eta bereziki Sebastian Monk-en oroimenera
eskeintzen die bilduma. Haiei guziei eta noski bere trioa osatzen duten Paco Weht (kontrabaxu) eta Salvador Toscano (bateriajole) eta
“Zamba de Laurel” ahots zoragarriz borobiltzen duen Diana Palauri ere. Etengabeko harreman artistiko eta pertsonalean
jarraitutako ibilbide oparo, anitz eta hunkigarri baten seinale.
Entzun: Arreando