Joserra Senperena, musikari donostiarrak, nazioartean sona ongi irabazia duten produktore eta artistekin disko zerrenda luzea grabatu du estudioko musikari bezala lanean, Europako eta Ipar Amerikako grabazio estudiorik onenetan.
Tartean, bere konposaketak jasotzen dituzten bos lan kaleratu ditu. Azkenekoan Dardaren interpretazioa izenburua daramananean, Harkaitz Canoren izen bereko poema liburuan oinarritu da, eta liburu horretako hainbat poemei zor die izenburua translazio musikaletako bakoitzak.