Denbora

10 

Josue Pascualek Arratiako Ona Etxea estudioetan grabatu zuen Denbora, munduan zehar ibilbide luzea egin ondoren bere jaioterrira, Ordiziara egindako itzuleran  inspiratuta. Jazz garaikidea, behin betiko aire kosmopolita eta eklektikoa, baina jatorrian sendo finkatua aldi berean. Mikel Urretagoienak idatzitako zortzi kantu originalek eta Benito Lertxundi gipuzkoar kantautorearen tema baten birsorketak  osatzen dute proiektua. Iñigo Ruiz de Gordezuela pianista eta konpositore gipuzkoarrak eta Dani Pozo baxujole madrildarrak –jazzaren panoraman ezinbestekoak biak– batzen zaizkio Mikel Urretagoiena bateriajole liderrari,  sonoritate organiko eta aldi berean abangoardista eta berritzailea ematen diotela lan honi, eta berezi zentratua adierazpen estetiko berrien bilaketan.

Denbora-k nolabaiteko kutsu barnekoia du, egilearen ibilbidean zehar bizitako sentimenduak eta sentsazioak islatzeko asmo argiarekin. Hasieran soinu paisaia delikatuak eskaintzen dizkigu Iñigo Ruiz de Gordezuelaren pianoaren bidez Martxa-n, hirukotearen melodia eta bilakaera instrumentalekin pozten gaituela Kantu Hori  lanean. Euri dantza eta Denbora eklektikoak eta dinamikoak ditugu, erabateko inprobisazio eta polirritmiak. Mikel Urretagoienak paisaia erritmikoak margotzen jarraitzen du Tantanak bikainean, Bidaiak lanaren pasarte delikatuetan menturatzeko, Nere Herriko Neskatxa Maite-n omenaldi berezi eta originala errendituz Benito Lertxundiri. Minimalista eta iradokitzailea den Gailurra-k leku egiten dio Bueltan temaren doinu eder eta arranditsuari, Mikel Urretagoiena bateriajole eta konpositore gipuzkoarraren lehen lan bikain honi amaiera emanez.

Denbora lur hezea da, haranak, amaren hizkera, basoen usaina, urrrunaldian irauten duten zapore eta usain guztiak. Mikel Urretagoienak iragana orainaldi bihurtzen du begirada berri, eskarmentatu eta jakintsu batekin, artista esponentzialki aberasten duena bere sustraietara itzultzen denean.

Disko mota: CD, Digitala
Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com