Espilue
10 €
Kantuak
1. Hau ez da amodiozko kanta.
2. Urrun izanik.
3. Non geratzen den denbora.
4. Hutsik daude kaleak.
5. Goizetik.
6. Zatozte.
7. Esku Leunak.
8. Baneki.
9. Lau Koplatxo.
10. Ez esan ezetz.
11. Zenbat. mp3
12. Zapata gorriak.
13. Hondar apur hauek.
14. Ez eidazu eskatu.
Mikel Urdangarin: ahotsa eta gitarra.
Aitor Rubio: gitarra akustiko eta elektrikoak.
Txubio Fernandez de Jauregi: kontrabaxua.
Angel Lopez: bateria eta perkusioak.
Jonathan Bews: biolina.
Parte hartu dute: Bingen Mendizabal, Pello Ramirez, Josu Zabala, Aitor Garcia, Rogelio Botanz, Iñaki Galartza, Pablo Tato, Alex Ruiz de Azua.
Aurrekoen freskotasuna galdu gabe, Espilue diskoa landuagoa da, sakonagoa. Mikelek bere ohiko estiloari eusten dio, baina sonoritate berritzaileei atea zabalduz aldi berean. Mikel sortutakoak dira gai guztiak, testuetan Kirmen Uribe eta Igor Elortza bezalako lagunek parte hartu badute ere.
Hamalau kantuetatik bi Edinburgon grabatu zituzten 2000ko udaberrian, Cantrip bertako folk taldearen partaidetzaz. Gainontzekoak udazkenean Gasteizko Cantón de la Soledad estudioan, berriz ere hainbat kolaboratzaileri leku eginaz.
2000. urteko Durangoko Azokan aurkeztu zen Espilue eta urte hartako diskorik salduena izan zen. Izugarrizko arrakasta hau dela eta, Mikel Urdangarin Euskal Herri osoa zeharkatzen hasiko da, plazarik plaza, jotzen duen leku guztiak gainezka betez, han eta hemen, eta baita ere Madrilen, Bartzelonan, Kanariar Irletan…