Kantuak
1. Alkohola eta ni. mp3
2. Ikasi.
3. Bizi latza.
4. Nire lekua.
5. Festa.
6. Jeiki.
7. Presarik gabe.
8. Denboraren joanak.
9. Jazz a gogo.
10. Paradisua.
11. Eskutitza.
12. Zure atzetik.
13. Instrumentala .
2001ko maiatza
**Iñaki:** gitarra elektrikoa, akustikoa eta ahotsa.
Karmelo: kontrabaldea eta koroak.
Xabier: eskusoinua eta koroak.
**Iñaki:** biolina.
Igor: saxoa eta klarinetea.
Xabier: bateria.
Antonio: garbitzeko ohola.
Lehendabiziko KD maketaren ondoren eta urtebetean han hemendik kontzertuak eskeintzen ibili ondoren, aldaketak izan ziren taldean. Asier eta Leirek (eskusoinua eta biolina) taldea utzi zuten eta jende berriaren bila hasi ziren Iñaki, Karmelo eta Xabier.
Horrela sartu ziren taldean Xabier (eskusoinua, Trikizio taldekoa), Igor (saxoa eta klarinetea), Iñaki (biolina) eta okasioetan Antonio ere azaltzen da, (washboard, perkusio mota bat). Sarrera berri hauekin taldeak ere nolabaiteko bira bat eman zuen. Cajun musika zeharo baztertu gabe berriz ere Rock eta Bluesarekin elkartuz, Zydeco musikarekin zerikusi gehiago du taldearen lanak orain Cajunarekin baino.
Bide berri honek ere bazuen beste alde bat, jende berria taldearekin bat egin, finkatu eta abesti berriak osatzea. Denok dakigun bezala hutsetik hastea lan nekeza izaten da gehienetan baina badirudi Arakajun abiapuntuan jarri dela.