Lagunartean
sentitu nahi dugu berriz eta intentzio berarekin elkartu ziren Xahu taldeko lau musikariak Musikenen
2018an, eta kidetasun giro bera da taldeak egun gidatzen dituena. Abesti
propioak edota klasikoen moldaketak direla, The Jazz Messengers edo Brian Blade
& The Fellowship moduko taldeen ildotik, be-bop, hard-bop eta orohar jazz puruko
errepertorio bikaina pilatzen joan dira hiru urte hauetan. 2021ko apirilean 11
abesti aukeratu eta eskuartean duzun “Gero
Gerokoak” diskoa grabatzeari ekin zioten, taldearen estreinaldia eta luze
izatea espero dugun ibilbide baten hasiera.
Laukotea hurrengo
musikariek osatzen dute: Josu Salegi
saxofoi jole debatarra; 2016an Musikenen goi mailako ikasketak bukatu ondoren
talde ugaritako kide izan da; Half Quartet Plus Two, Lau Quartet, Ludovico y
los Acéfalos, Soul Messengers, Xahu edo Víctor Antón Group besteak beste; Mikel Nuñez durangarra pianoan;
partehartutako grabaketa amaigabe baten jabe, egun irakasle izateaz gain Mississippi
Queen, Xahu, Josu Bergara, Bilbao Lindy band, … bezalako taldeen partaide da.
Jon Ander Amigo dugu baxu elektrikoan,
Bilboko eszenako ohiko musikaria eta Musikenen eta Nafarroako CSMN artean ikasitakoa,
musikari polifazetiko hau mota guztietako grabazio eta proiektutan aritu izan
da, Charlie Don’t Jazz, Mr. Bop Trio, FD Funk, Jazz Morning Duo, the
Asymphtomatics, Xahu, A2 Jazz Quartet haien artean. Unai Olabarri Varela bateriak osatzen du taldea, 2018an
Groningen-eko Prins Claus Conservatorium-eko jazz interpretazio alorrean eta
New York-en Queens College-ko Aaron Copland School of Music-ean bi masterren
jabe da bilbotar musikari bikain hau. Deborah Carter, Dave Glasser edota
Andrzej Olejniczak moduko artisten ondoan aritzeaz gain Swingpapers, Half
Quartet Plus Two eta Kass & The Gingerbread Boys taldeen partaide da ere.