Xabier Montoia punk artista bat izan da, arimaren bila urteak, hamarkadak, eman
dituena.
Agian horregatik hurbiltzen zen, gurean
ia inor ez bezala, soul deritzogun
expresiobideetara. Hasieran, modu karrankarian hurbildu ere, oldarkor eta lakar…
Edo gogorrarenak eginez, zeinak baduen ere, nago, gorrarena egitetik, ezta?
Gorraizea, baina, hiztegiaren arabera
halako gorreri leun bat besterik ez ei da, belarrietan tapoiak jartzea bezalako
zerbait. Traba baino, babesa… Edo, gutxienez, bestelako balantzea, kanpoko eta barruko harrabotsen artean. Xabier
Montoiaren hamar kantu berrietan, osagai nagusiak, funtsean, hastapenetako arrakala
hartatik abiatzen badira ere: amorrua versus
apurkortasuna.
Nola ez gaitu amorratuko, bada, hain apurkor
sentitzeak?