Sergi Felipek Bartzelonako Underpool Studion grabatua, Haize Berriak jazza adierazkor eta dotoreenera hurbiltzen gaitu, egitura eta asmo berrietatik abiatuta egoera emozionalak transmititzeko asmotan, arreta eta gozamenaren ariketan liluratzen gaituztela.
Victor de Diego mood barrenkoi batetik dinamismo apartsura maisuki ibiltzeko gai den musikari horietakoa da El tigre de Rekalde bezalako konposizioetan, eta Amatxuren paisaia hunkigarrietan egiten dugu geldi..
John Coltraineren Giant Steps disko ospetsua omentzen du Syedaas song flute lanaren birsortze umoretsu batek, Sabiñeren narratiba ia tropikalaren aurretik, De Diegok konposatua eta mila kolorez hornitua, Andreu Pitarchen polirritmietatik eta Roger Masek gainerako taldekideekin izandako elkar eraginetik abiatuta.
Haize Berriak ohorezko espazio bat erreserbatzen die standard hilezkorrei, All the things-eko harmonia sofistikatuak berrasmatuz eta Where are you-ren kadentzia belustatuarekin hunkituz. Une bakoitzean prosa berri bat xuxurlatzen duen lana, asmo eta dinamika uholde bat proposatuz Collserola bezalako zatian, De Diegok sinatutako beste konposizio bat.
Disko honetako azken ezustekoa Ara nun diran (nere amatxurentzat) da, XIX. mendeko irudi enblematikoenetako batek, Jose Maria Iparragirre bardoak idatzitako euskal kantu eder eta nostalgikoaren birsorkuntza bikaina.
Victor de Diego bezalako musikari baten hats sutsu eta nekaezina deskribatzen du Haize Berriak. Aurkitu gabekoaz jabetzen den narratzailea, putz bakoitzaren, taupada bakoitzaren, pentagraman transkribatzeko nahierara eboluzionatzen duten une horietakoen atzean dagoen ezkutuki bakoitzean dugun mundua deskribatzen duena.
Diskoak honako laguntza izan du: Roger Mas piano jolea, Piano Jazzeko Goi Mailako Graduatua, Blanquerna Zientzien Fakultateko Musika irakaslea piano jazzen (Musikene, Conservatori del Liceu, Begues Jazz Camp), baita Carles Benavent, Marc Ayza, Jo Krause, Giulia Valle eta Víctor de Diego artisten aldetik ere.
Bestalde, Giuseppe Campisi kontrabaxu jole, konpositore eta moldatzaile siziliarrak Berklee College of Musicen eta Conservatorium van Amsterdamen egin zituen ikasketak, hiru disko argitaratu ditu eta berrogei grabazio baino gehiagotan kolaboratu du Dick Oatts, Wayne Escoffery, Perico Sambeat, Jesse Davis, George Garzone, Ben Van Gelder eta Andrea Motisekin, besteak beste.
Azkenik, Andreu Pitarch bateriajolea Escola Superior de Musica de Catalunyan, Conservatorium van Amsterdamen eta Manhattan School of Musicen egin zituen ikasketak, New Yorken. Irakasle lanaz gain, Andreuk Peter Bernstein, Ethan Iverson, Arturo O ‘Farrill, Jon Faddis, Miguel Zenon, Maria Schneider, Ben Solomon eta Perico Sambeat artistekin kolaboratu du.



