Normal
0
21
false
false
false
ES
X-NONE
X-NONE
/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-priority:99;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin-top:0cm;
mso-para-margin-right:0cm;
mso-para-margin-bottom:10.0pt;
mso-para-margin-left:0cm;
line-height:115%;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:11.0pt;
font-family:”Calibri”,”sans-serif”;
mso-ascii-font-family:Calibri;
mso-ascii-theme-font:minor-latin;
mso-hansi-font-family:Calibri;
mso-hansi-theme-font:minor-latin;
mso-fareast-language:EN-US;}
Atenporala hitza datorkigu burura, JVERAren diskoa
atenporala denbora eta garai zoro hauetatik at iruditzen baitzagu. Baina
adjektibo hori sarritan, inongo ekarpenik egin gabe, garai jakin bateko soinu
eta estetika milimetrikoki imitatzera eskainitako diskoei ezartzen zaie, benetakoa
ez duten balio eta zilegitasun bat eskaini nahian. Gozamena da gakoa,ordea.
Jazz-a momentu betiereko batetan jokatu eta gozatzeko baliabide eta esparrua
da. Atzo, gaur eta beti. Horixe da Jose-ren musikak iradokitzen duenn
sentsazioa, gozamen hutsarena, alegia.
Jose Vera
eta grabaketan zehar oinarrizko laukote moduan lagun dituen Jacob Sureda (Pianoa & Rhodes), Ariel
Bringuez (saxo tenorra, sopranoa & ahotsa), Andres Litwin (bateria & perkusioa) ederki ezagutzen dute bere
hizkuntza. Urteetan landu eta findu dute , maitasun eta kontu handiz. Herbie
Hancock, Wayne Shorter, Eric Dolphy moduko maisuek Blue Note-ren urrezko
garaietan egindako diskoen dotorezia edota Jobim eta Vinicius-ek asmatutako Bossa
Nova distira biziki miresten dituztela ez dago ukatzerik. Era horretan jantzi
ditu Josek berak konposatu eta konpondu eta 2018 ekainean Dr No estudioetan
grabatutako 6 pieza eta lau bertsio hauek. Josue
Santos-en sintetizadore, Raynald
Colom-en tronpeta eta Miguel Angel
Collado-ren sokek han eta hemen marraztutako ekarpenei esker doinu
bakoitzaren tonua ñabardura finenez atondu du, eta horren gainean Monica Benito eta Angela Cervantes-en ahotsek diskoaren pertsonalitate ukaezina
markatu dute perla txikien moduen gailentzen diren “Cançao de Satina” eta
“Bamako” abestietan. Baina kontuz ibili, ezagutza eta trebezia horren
erakustaldi zurrun eta antzu “atenporala” baino, une honetan egin eta une
honetan dastatzeko jazz puska bikain baituzue hau. Gozamena
da gakoa.