Hemen beharko luke

10 

Ez beste nonbait. Hemen egon behar lukete gauzatutako ametsak eta porrotak. Iragana eta bizi izandakoa etorkizun dugunaren hondoan. Bestelako munduan. Hemen gertatu behar du, orain, bete gabeko irrikak, amets apurtuak esperantza eta garaipenaren alboan.

Hemen Beharko Luke diskoa Mutrikun (Gipuzkoa) grabatu zen osorik  hainbat saiotan, eta Txuma Murugarrenek berak ekoitzi zuen, Miguel Ramirez eta Ekaitz Hernandezekin batera. Azken disko honek Rafa Acevesen laguntza du pianoan eta Natxo Beltranena baterian, biak ere aurreko ekoizpenetan ohikoak zituen artistak.

Txumaren unibertso musikala ezagutzen ez duen entzulearentzat, Hemen Beharko Luke-n aurkituko duena egitura propioen katalogo anitz bat eta ekoizpen lan bikaina da: erritmo elektronikoetan oinarritutako poparen edertasuna Ni ez Naiz-en, mihise lehuntzaile gisa balio duen minimalismoa Dena Amiltzen Da-n testu gordinerako,  edo Ezer Ez Da Berez-en gitarra amorratuek babestutako izaera elektronikoa. Murugarren poliedriko batek Berantetsia nostalgikoa kontatzen digu aldi berean pop elektronikoena erakusten duen bitartean Lizar Bat-eko pasarte bitartez.

Tronpetan Juan de Diegoren laguntza izateaz gain, izaera elektronikoa nagusitzen da berriz ere Lagunak Joan-en edo Ez Amore Eman bezalako kantuetan, Txuma Murugarren gizaki arimaren alderik iluneneko kronista bezala ageri zaigu bietan  berezko nolakotasuna definitzen duen literaturaren zipriztinekin.

Txanpon beraren bi masailak artista ezin antzekotu baten zigilu

gisa erakusten den lekua da Hemen Beharko Luke. Hitz zorrotzak, malguak, sutsuak batzuetan, musika sormen bikainarekin batera. Hemen da, orain. Bete gabeko anbizioa eta garaitutako borroka, oraindik bizi ez dena eta iristear dagoena. Txanpon beraren irudiak, azken finean, bizirik egotearen edertasun apartaren parte dira.

“Bizitzak egin ohi digun iruzurra, aurrean jartzen digun ameskeria. Garai batean atzamar puntarekin ia ukitzen genuen hura, denbora luzean heltzeko zorian zegoen hura lortzeko eman dugun denbora, jada hemen egon behar zuen hori ez da heldu eta ez da helduko. Bakoitzak bere subjektu propioa izango du itxoinaldi luze bezain antzu horretan. Baina mezua ez da ilusio guztiak bukatu direla, ez. Mezua da oraindik bizirik gaudela, zaurgarri baina bizirik eta ez dela, honez gero amore emateko ordua. Bizitza iheskorra da, esku zimurra batzuetan, baina aldi berean edertasun aparta eskaintzen digu.”

Txumak, berak diskoaren aurkezpen moduan idatzi ditu goiko hitz horiek eta ez dago kantu bilduma aparta honen lilura hobeago deskribatzerik. Baina zera gehitu dezakegu, bihotz bihotzez, goitik behera asmatzen duela Txumak mezu hori kantu hauen bitartez transmititzeko garaian.

Etxean etxekoekin sortu eta grabatutako gonbidapen honetan, bizitza azken tantaraino bizi, gozatu eta pairatzeko aldarrikapena da. Musika ona beti lagun.

 

 

Disko mota: CD
Argitaratze data: 2025/10/07
Artista bereko diskak
Saskira gehitu
Saskira gehitu
Saskira gehitu
Saskira gehitu
Saskira gehitu
Saskira gehitu
Saskira gehitu
Saskira gehitu
Saskira gehitu
Saskira gehitu
Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com