Ildoa landuz LP

14 

Normal
0
21

false
false
false

MicrosoftInternetExplorer4

/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”;
mso-ansi-language:#0400;
mso-fareast-language:#0400;
mso-bidi-language:#0400;}


BAT-BI-PREST-JO!

In the mud lanak estiloaren eta soinuaren ikuspegitik
agerian utzi zuen bilakaeraren ostean, beste enbido bat jo digu Broken Brothers
Brass Band taldeak, oraindik arnasestuka gabiltzala. Gero eta urrunago
hurbilago baino. Mexikoko Golkotik hurbilago Bizkaikotik baino, alde egiten ari
zaigu Broken banda, aldi berean aurrez aurre egiten ari zaiola so bere
jatorriari.

 

Metodoetan tradizionala –zuzenekoetan oso eskertzekoa
den hobespen horrekin– eta konposizioetan sofistikatua, gaur egun Roy Hargrovek
eta Robert Glasperrek egiten duten jazza gogorarazten baitu, Broken bandak bere
bigarren LP “In the mud” lanean abiarazitako rapera hurbiltzen
jarraitzen du.

 

Bandaren
sormen lana delako sentimendua sendotu egiten da Iruñeko Brass Band-era bertan
geratzeko iritsi ziren ahots, perkusio, txalo eta besteekin.

Beraz, musika tradizionala jotzen du Broken bandak,
baina egun Big Easy-ko lehen mailako second lines-ek egiten duten eran. Izan ere, elementu
modernoak eta unean uneko egoerari dagozkionak gehitzen ditu.  

 

Honako
hauek dira oraingoan: Nerea Erbiti abeslari handia, Beat Salad Recordseko MC-ak
(Omzo MF senegaldarra eta Nko Eko durangarra), MoisésNoDuerme (Emaus-eko
raperoak, Brindisi Nero), Iñigo Cabezafuego handia, Juanga Lakuntza
tronboi-jotzailea… gehi amama Luisari egindako omenaldia, Brass Bando (haren
oinarria), Katakrak, La Nabe, Iruñeko Euskal Jai, DJ Saldibrown, Reimy, Nakis,
Sustraian Records, Iruñea Nola?… Zeinen bizi dagoen Iruñea!

 

Osagaiak,
entsalada eta popourria (adierarik onenean) nahasten ditu, horixe nabari du
batek Broken taldearen Ildoa Landuz berri hau entzuten duenean.

Eddie
Harris-en Freedom Jazz Dance-tik –Milesen bigarren boskoteak haren bertsio guztiz
arrakastatsua argitaratu zuen– Mingus-en nonahiko ozentasunera, taldearen
lehenengo LP “The life we deserve” gogorarazten baitu. Hori guzti
hori, neurrigabe betiere, afroamerikar sustraiekin aberasturik. Eta euskal
gozagarriekin, noski!

 

Piezaren
batek koipe asko, “gantz” asko, izan dezake, besteren batek erpin
ozpinduak izan ditzake, eta beste hainbestek guztia hamaika ñabardura dauzkan
Gumbo batean biltzeko joera dute.

 

Musikaren gainerakoa zeuk ezagutu behar duzu. Agian ez zara euskaraz,
gaztelaniaz, wolofez edo ingelesez mintzatzen. 

Beharbada,
orain ez zara hau irakurtzen ari. Baina orkatila, aldaka eta gorputza batera
mugitzen ari baldin bazara, Brokenek lortu egin du bere xedea: mundua dantzan
jarraitzea erritmo baten eta beraren arabera, guztiok batzen digunaren
arabera. 

Gora
Broken!

Alberto Anaut

Disko mota: LP
Argitaratze data: 2016/08/01
Artista bereko diskak
Saskira gehitu
Saskira gehitu
Saskira gehitu
Saskira gehitu
Saskira gehitu
Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com