Entzun: Before I Say Goodbye
Bistan
da bluesak osasun bikaina daukala gutxi batzuen musika izaten jarraitu arren,
dantza klubak ugaritu egin ziren gure kontinente osoan barrena eta ez dira
desagertu. Korronte horren eraginpean, dakarkigun lanak Europako bluesaren banguardian
jarri du Stefano Ronchi. Marcos Coll harmonikajole galegoarekin atera zuen
aurreko lanean, Street Prechin,
kantari eta gitarrajole genoarrak, konpositore eta moldatzaile gisa duen
trebetasunaz gain, blues musikari zaharren espiritua azaldu zigun, nabarmen, egungo
garaietara egokitua.
In
close embrace (Besarkada estuan) ildo
berean dator, tradizioaren eta banguardiaren erdibidean, diskoaren aurreneko
txatala den “Have
Mercy”tik hasita: berak eta L. P. Rozenek idatzitako espiritual bat, slide
gitarran bildua eta samplerrak erabiliz gaurkotua, Gospel ondarea jasoz. “Before
I say good bye”
ere Rozenekin egina da eta ortodoxoagoa dugu, shuffle eran. Harmonikan Marcos
Coll daukagula, “Down the river” soul eremutik hurbilago
garamatza Ronchiren sinadurapean. Disko honen harribitxietako bat dugu “Darkness
on the delta” 1930aren urtealdiko standar zaharraren bersortze bat, Ronchi
zoragarri gitarran, ahotsean Jessie
Gordonen laguntza bikainarekin. Beste bersortze eredugarri bat, Estatu
Batuetako musika garaikidean artistarik garrantzitsuenetakoa dugun Delbert Mc
Clinton Texasko kantariaren “Everything I know about the blues”. Leialtasun handiz azaltzen
digu Ronchik klasiko horren espiritua. Louis Amstrongek hedatu zuen eta autore
jakinik ez daukan “ST. James Infirmary” italiarraren alderdi barnekoienaren emaitza da.
Gitarra klasikoarekin eginiko sarrera ezin ederrago bat eta Marko Jovanovicen
harmonika. “My last request” Ronchi-Ronzen bikotearen lana da ostera, soul eta gospel
bitarteko ariketa, samplerrekin eta gitarra akustikekin emana. “Down in New
Orleans” berriz Randy Newman konpositoreri eginiko omenaldia da, frontera
soinuan kasik eta Nina Hill duela ahotsetan. Harmonikan Marcos Coll duela
sustraietara jo du “10 minutes Blues”ekin, eta “Joshua fit the battle of
Jericho” espiritual ezaguna eguneratu du Henry Carpaneto duela pianoan. Aipamen
berezia merezi du diskoaren txatalik eklektikoenak, “Nothing else matters”,
James Hetfieldek idatzia eta Metallica taldeak ospetsu bihurtua. Berriro Ronzen
eta Richi elkarlanean “At the end”, harribitxia hau ere, kantu handien artean
sartzeko. Diskoa amaitzeko, “To glorious days” tresnarakoa gitarraz.
In close embrace honetan Europako musikaririk
onenak izan ditu laguntzaile Stefano Ronchik, eta maisu batek bezala jakin izan
ditu zuzentzen, gospel eta blues tradiziora eginiko zubiak era librean jotzeko
baina dantzaren eragina jasoz. Hala izan behar zuen, horretatik
eta horretarako sortua baitzen bluesa, besarkada estuan.
Normal
0
21
false
false
false
ES
X-NONE
X-NONE
/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-priority:99;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”,”serif”;
border:none;}
Normal
0
21
false
false
false
ES
X-NONE
X-NONE
/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-priority:99;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:10.0pt;
font-family:”Times New Roman”,”serif”;
border:none;}