In Pure Spite
10 €
Garaje-taldeak hizpide hartzen baditugu, Europan batez ere bi dira aipagarri, batetik ausardiaren eta gazte lotsagabeen isla diren Staggers austriarrak eta bestetik The Maharajas, talde beteranoa. Azken honetan bi lagun ezagun ditugu, Mathias, ahots guztiz sendoarekin eta Jens Lindberg jeinua, artean lanean jarraitzen duena, 60. urteetako garrari eutsiz, horixe egin baitu azken 20 urteetan, ezin hobe egin ere.