Instroak Vol. 2

10 

Oihartzun amerikarreko bederatzi abestiz osaturik, bluesa, folka eta rocka ditu osagai nagusi; Ennio Morriconeren soinu bandak dakartza gogora Gakobeltzen hegaldia  bezalako abestietan, baina Jimi Hendrix edo Frank Zappa bezalakoek sortzen zituzten inprobisazioen ukitua ere aurki daiteke beste batzuetan. Bakarra azpimarratzekotan, Ihesaldia izango litzateke, hasieratik garapen bikaina erakusten duena eta Joseba B. Lenoir egiteko gai dena laburbiltzen duena, oinarri erritmiko hipnotiko batekin uztarturik.  Pentsa daiteke one man band izatea muga bat izan daitekeela, baina ezta gutxiago ere; argi utzi du hori zuzeneko emanaldietan. Hala ere, oraingoan, diskoa janzteko bi gonbidatu izan ditu: Felix Buff (Willis Drummond, Napoka Band, Monarch, Do-Rudiger) bateria eta perkusioetan, eta Raul Garcia (Mugaldekoak) zerrarekin. Ohiko loop eta tramankuluei beraien ekarpena eginez, Joseba B. Lenoir-en proposamena sonoritate ezberdinetara daramate.  Etxeko Gakobeltz Mobile Studioan grabatu ditu zatirik nagusienak, nahiz eta Felix eta Raul-en ekarpenak Iñigo Irazokiren estudioan jasoak izan diren, Saran. Masterizazioa, aldiz, Jonan Ordorikaren esku utzi du. Azpimarratzekoa, era berean, Xabier Sagasta Lacallek arte grafikoan eginiko lana.

Disko mota: CD
Artista bereko diskak
Saskira gehitu
Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com