Izarrik gabeko zerua

10 

Normal
0

21

false
false
false

ES-TRAD
X-NONE
X-NONE

/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-priority:99;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin-top:0cm;
mso-para-margin-right:0cm;
mso-para-margin-bottom:10.0pt;
mso-para-margin-left:0cm;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:12.0pt;
font-family:”Cambria”,”serif”;
mso-ascii-font-family:Cambria;
mso-ascii-theme-font:minor-latin;
mso-hansi-font-family:Cambria;
mso-hansi-theme-font:minor-latin;
mso-ansi-language:ES-TRAD;
mso-fareast-language:EN-US;}

Bakarrik
baino nahiago du San Juanek musikariez inguratuta aritzea, eta bere lehen disko
honetarako talentu eta etorkizun handiko musikari gazteak izan ditu alboan. Musikenetik
ateratako hiru musikarik osatu dute luxuzko taldearen oinarria —Juan Sebastian
Vazquez (pianoa), Aaron Castrillo (bateria) eta Txutxi Garcia (kontrabaxua)—,
eta berehala antzemangarria den jazz sonoritatea eman diete San Juanen kantuei.
Horiez gain, Andoni Arana eta Asier Crespo gitarristek eta Mikel Azkarate
saxofoi jotzaileak ekarpen puntualak egin dituzte diskoan, eta Juanan Ros soinu
teknikari zaildua arduratu da taldearen jardun zalu eta sendoa diskoan jasotzeaz.

Izarrik gabeko zerua-k Joseba Sarrionandiaren Lagun
izoztua
eleberritik hartzen du izenburua —ez da literaturarekin duen lotura
bakarra, Jon Benito, Gerardo Markuleta eta Jon Sarasuaren zenbait poema
musikatu baititu San Juanek—, eta bederatzi kantu biltzen ditu, horien artean
Georges Brassensek sortu eta Xabier Letek euskaratutako Saturne abestiaren bertsioa, be bop moldaketekin. Diskoan molde
ezberdinetako kantuak daude: blues kutsuko piano baladak (Ixiltzen dudana), bossanova (Ankak
ez zaizkit lurreraino heltzen
), swing-a (Batak ez du bestea kentzen), kontrabaxuaren eta pianoaren arteko
elkarrizketa hauskorrak (Sehaska kanta)
eta pop-rocketik gertuago dauden abestiak (Saiatu,
saiatzen gara
, Gara). Osagai horiekin, belarrira oso atsegina egiten den
diskoa ondu du Igor San Juanek.

Ankak ez zaizkit lurrera heltzen

Disko mota: CD
Argitaratze data: 2016/12/05
Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com