Kalamidadiak

10 

Songwriter edo kantu idazleen tradizioak agintzen duen eran, tabernazuloak izan ziren Morauren kantuetarako lehen aterpea. Musikaria trebatzeko eta haren sena neurtzeko leku aproposak dira tabernak, bat-batean topatutako entzulearen arreta bereganatzeko lehia horretan bere armak erakutsi behar baititu. Moraurenak ondo zehaztuta zeuden hasieratik: gizartearen erretratu ironikoa eskaintzen duten pop kantu zuzenak egiteko argitasuna —Billy Bragg eta Woody Guthrieren miresle izanik, ezin bestela izan—, bihotzaren kontuak balada goxoetan islatzeko sentsibilitatea, eta, oso garrantzitsua Morau ulertzeko, umorea, kantautoreen transzendentziarako joeratik aski urruntzen duen ezaugarria.Nortasun propioa izateaz gain, xarmako kantari agertu zen hernaniarra, salbuespen goxo bat euskal musikan.

Disko mota: CD
Artista bereko diskak
Saskira gehitu
Saskira gehitu
Saskira gehitu
Saskira gehitu
Ardo
20 
Saskira gehitu
Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com