Malcolm meets Scarpa

25 

Malcolm meets Scarpa binilo eta CD formatuetan argitaratu da, diseinu grafiko landuarekin eta egilearen etapa askotako xehetasun ugariz, izan zituen aro desberdinen multzo bat xeheki emateko. Le Vals Hot eta bere pop  psikodelia, There ‘s a story going on eta intimismoa, Frank the butler did it eta iluntasuna diskoa patxadaz eramateko gaztelaniaz abestutako  Eva-ren surrealismorantz, I’ m ready for the things to come ederra berriz malenkoniarantz. No place for Jolie psikodeliara itzultzen da, Ray Daviesen ahots eragin nabarmena dakar Baby Jane lanak, Pedal Point-en Brian Wilsonen izpiritu hilduratuak hegan egiten duen bitartean. Malcolmek bere heterodoxia mitikoa erakusten du Closing down a chapter abestiarekin, ondoren Why should I be sad pop gorenera itzultzeko eta The Bells instrumentalera eramateko. Inoiz argitaratu ez zen arren, A Little Castilian town Malcolmek argitaratuak izateko hautatu zituen abestietan zegoen, eta orain dator argira: ahots harmonia ederrez betetako pop aratza. Northern sea-k Kaliforniako doinuetara eramaten gaitu. Malcolmek ezinezko erritmo eta harmoniekin esperimentatzen du Getting used to lose-en, Keep in mind-en intentsitate emozionalaren bolumena igotzeko. Nota berezi bila, Bachelors of gold oparitzen digu, jazz klabean A Rose for J. Montrerose instrumentalarekin berrasmatuz. Resume speed The Kinks en aurrenetako batzuetara aldatzen gaitu, hain berea den zigilua duela ezartzen There ‘s a candy store ostera ere ustekabeko formen bila. The perennial burial istrumentala, egiazki, herio jauzi bat dugu ezagutu gabekoan barna, eta A garden on my mind psikodelia pop klabean,  Malcolmek bere garaian aukeratutako eta inoiz editatu ez zen beste hautapen bat. Madrildarrak leunki kulunkatzen gaitu gitarren eraginpean A quiet lullaby-n, belarrira Ezozi’s home kantatzen digula.

Asomado al patio o a la luna-k paisaia berriak irekitzen ditu gitarra espainiarraren sonoritatepean ahotsa elementu lagungarri soila dela, Days gone by piano zinematografikoak Malcolmek zazpigarren artearekiko zuen maitasuna agerian uzten du. I ‘ll never find a girl like you bikaina erdibidean dabil The Byrds eta The Beach Boys-en artean. Disonantea eta delikatua Lady Algidol, hirurogeiko aldiaren espiriturik hoberena erakusten Boy comes around. Abesti bilduma eder hau Malcolm sormenaren gailenenean dugula amaitzen da Three little flowers atmosferikoaz eta Sound Wave oniriko eta instrumentalaz.

Malcolm Scarparen ondarea bilduma honen edizioarekin betikotuko da egilea 2022an desagertu ondoren. Arreba Rosak bere garaian Malcolmek etxean kasete formatuan grabatu zuen argitaratu gabeko material eskergaren artean egindako aukeraketa zaindua dugu bilduma hau. Musikari madrildarraren herentzia musikalaren zati txiki bat, zaletuen gozamenerako. Artista aitzindari eta parerik gabeko honek,  hogeitaka argitalpen diskografikoren ondoren, berriro harritzen gaitu bere airostasunarekin eta konposizio ahalmen jenialarekin. Kamaleonikoa eta emankorra gutxik bezala izanik, eragin, estilo eta joeren uholde agortezin batez zipriztinduta dator bere obra. Erreferente gisa eta Ñaco Goñirekin batera, swing, country, jazz, musika klasiko edo kabaretetik igaroz aitzindarietako bat izan zen bluesaren munduan, bere Ray Davies eta Brian Wilson maitatuen eraginpean pop edo psikodelian egin zituen sartu-irten oroigarrietara iristeko.

Malcolm mees Scarpa ez da adituentzat bakarrik, aitzitik, konpositore, kantari eta gitarrajole madrildar hau opari bikaina da ezagutzen ez dutenentzat eta, bestalde, letra larriz aipatzeko musikaren besarkada estu bat ematen digu guztioi, artistak bere buruari eskatzen dion leialtasuna eta bere artelanaren zintzotasuna sentitzen dugula, libro, muga barik. Artista bakan bikain baten ondare parerik ezekoa.

 

Disko mota: CD eta LP
Artista bereko diskak
Saskira gehitu
Saskira gehitu
Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com