Motion

10 

Sarritan Donostiara trenez egindako bidaietan, autoetan egindakoetan, ordu hiletan eta antzeko egoeretan di-da idatzitako konposizioek osatzen dute Motion diskoa. Ez da harritzekoa hori jazzaren munduan (esate baterako, Duke Ellingtonek berak zutik eta estudio bateko pareta baten ondoan idatzi zituen partitura gogoangarrietako batzuk). Eta aurreneko disko gehienetan gertatu ohi denez, ideia sorta zabal bat biltzen saiatzen da, baina jazzaren munduko edozein musikariren azken xedea den berezko hitzaldi hori osatzen laguntzen duten eragin osasungarri batzuk uzten ditu agerian.

Gainera, askotariko diskoa da. Ez ordea egiturazko musikari batzuen obsesio zenbaitetan apur bat gaixoarekin. Gaiak hazi egiten dira, igotzen eta jaisten dira, sartzen eta irteten dira: garapen lau eta agerikoegietatik ihes egiteko asmoa hautematen da horietan. Before Ask, esate baterako, egitura modal batean egokitzen da, egitura hori oso baliagarria baita inprobisazioari bultzada bat emateko; era berean, DS Era gaian, bakarlarientzako bide bikain bihurtzen da arkitektura harmoniatsu hori, kontrastez beteriko gai hori orain arte esandakoaren isla baita hein handi batean. New Orleanseko funkyaren kutsu garbia duen Mikas Blues gaiak bati baino gehiagori ekarriko dio gogora egungo gitarra jotzaile gehien-gehienentzat erreferentzia saihestezina den Scofield, A GoGo disko hura ondu zuen Scofield.

Mika´s Blues

 

 

Disko mota: CD
Argitaratze data: 2016/02/15
Artista bereko diskak
Saskira gehitu
Saskira gehitu
Saskira gehitu
Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com